GASTU SOZIALAK MURRIZTEARI EZ!
HEZKUNTZA PUBLIKOAN MURRIZKETARIK EZ!
LORTU IKASLE SINDIKATUAREN MATERIALA HEMEN!
Datorren maiatzaren 25ean ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek greba deialdia egin dute langileen lan baldintzen alde eta irakaskuntzaren diru-aurrekontuen murrizketaren aurka. Lan-hitzarmen berria lehendik latza zen egoera areagotzera dator; izan ere, eskumak, EAJ-k eta EA-k alegia, 30 urtez pribatizazioak sustatu ondoren sare pribatuan publikoan baino ikasle gehiago daude.
Orain, Hezkuntza Sailak, PSE-ren esku dagoenak, irakaskuntza publikoa kaltzetzen jarraitzen du, pribatuaren patronalari bermeak ematen dizkiolarik. Betidanik Euskadin Hezkuntzarako eman den BPGren ehunekoa, Europan ematen dena baino puntu eta erdi gutxiago da; hain zuzen ere eman behar zirenak baino 900 milioi gutxiago; argi dago ez dela nahikoa eta inbertsioak gutxitzearen ondorioz, lan baldintzak latzagoak izango dira eta ikasleenak ere bai: gelak masifikatuko dira, material gutxiago egongo da, beka gutxiago,…
Eskumako programa ekonomikoari amore emateaz gain, ideologia mailan zein eskubide demokratikoetan ere PSE-k PP-ren ideiak bereak egin ditu. “Bake Plana”rekin ikasleok adoktrinatu egin nahi gaituzte, biolentziaren eta biktimen ikuspegi maltzur bat azalduz, biolentziaren benetako kausak estaliz, Estatuko terrorismoa isilduz, gerra inperialistak ez aipatuz, non errugabeak miloika erailtzen dituzten multinazionalen interesen kausaz; segurtasun ezak eta esplotazioak eragiten dituzten eguneroko lan-istripuak ere ez dira aintzat hartzen.
Eskumako programa ekonomikoari amore emateaz gain, ideologia mailan zein eskubide demokratikoetan ere PSE-k PP-ren ideiak bereak egin ditu. “Bake Plana”rekin ikasleok adoktrinatu egin nahi gaituzte, biolentziaren eta biktimen ikuspegi maltzur bat azalduz, biolentziaren benetako kausak estaliz, Estatuko terrorismoa isilduz, gerra inperialistak ez aipatuz, non errugabeak miloika erailtzen dituzten multinazionalen interesen kausaz; segurtasun ezak eta esplotazioak eragiten dituzten eguneroko lan-istripuak ere ez dira aintzat hartzen.
Diru publikoa gastu publikoentzat, ez bankarentzat ezta ere ez multinazionalentzat
Erreskaterako sartu den milioi andanaren onuradun bakarrak krisia eragin duten espekulatzaileak eta akziodun handiak dira. Horixe da zorra publikoaren eta diru-aurrekontuaren defizitaren benetako kausa. Defizitaren kausa ez dago gastu publikoetan eta murrizten badira langileen bizimoduaren kalterako izango da. Bankaren aldeko neurriak hartu dituzten arren ezin izan dute krisia saihestu, eta eragin duten 200 mila milioko zorra langileei ordainarazi egin nahi diete, lan-erreforma bitartez, dohaineko despidoaz, giza gastuak murriztuz,
osasuna, pentsioak, sendagaiak eta, jakina, irakaskuntza kaltetuz.
Ikasle Sindikatua maiatzaren 25eko irakasleen errebindikazioen alde gaude, irakasleen lan-baldintzak hezkuntzaren kalitatearekin zuzenki erlazionatuta baitaude. Grebara deitu duten sindikatuek CCOO eta UGT sindikatuen afiliatuei eskatu behar diete borrokarekin bat egin dezaten, batzarretan parte har dezaten eta borrokan parte har dezaten, horrela sindikatu horietako arduradunak grebaren alde egitera behartuz. Era berean, langile eta ikasleen batasuna ezinbestekoa da; hartarako, manifestazio eta asanbladak elkarrekin egin behar ditugu interes berdinak baititugu.
Publikoa eta kalitatedun irakaskuntzaren aldeko borroka beste borroka zabalagoaren parte bat da, estatu mailan eta Euskal Herrian egiten ari diren langileen eta gazteen kontrako murrizketen aurkako borrokaren parte, hai zuzen ere. Langile publikoen soldatak %5a murrizteak (kontuan hartuta langile askok, ordezkoek adibidez, egoera latzan lan egiten dutelarik.), pentsioak izozteak, zera da, iragarri berri diren azken neurri guztiek argi uzten dute iaz egin zen greba orokorrari jarraipena eman behar zaiola 24 orduko greba orokorra eginez, Grezian egiten ari diren bezala FMIren egitasmoen aurka.
Kartela, eskuorria euskaraz eta eskuorria gaztelaniaz (click egin bakoitzaren gainean).
HEZKUNTZA PUBLIKOA DOHAIN, LAIKOA, ZIENTIFIKOA ETA LAN DUINA IKASKETAK AMAITZEAN!
