Zapateroren gobernua, langile familien interesak babestuko dituen neurriekonomikoak aplikatu beharrean, eskuinaren, bankarien eta enpresarien aurrean amore ematen ari da. Diru publikoko milaka milioi euro krisi ekonomikoan ardura ikaragarria izan duen banka pribatuari oparitzen dizkioten bitartean, gobernua lan erreforma bat inposatzen saiatzen ari da, kaleratzea merkatzea eta gazteen enplegua are gehiago prekarizatzea nahi duena, dagoeneneko %50eko langabezia tasa jasaten dugunean. Hau, sektore publikoko langileen soldata murrizketa basatiari, pentsioen izozteari, eta hezkuntza eta osasuna pribatizatzen jarraitzeko eraso berriei gehitzen zaie. Begi-bistakoa da Zapateroren gobernuak, gainontzeko gobernu europarrek bezala, apustu egiten duela milioika langabetu, gazte prekario eta soldatapekoen multzoa, hau da krisiaren benetako biktimak, berriro ere ondorioak ordainduko ditugunak izateko, gutxiengo baten pribilegioak mantentzen diren bitartean. Kapitalismoaren logika azken ondorioetaraino onartzen duen politika bat.
Arrazoi hauengatik, Ikasle Sindikatutik erabat babesten dugu ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, HIRU eta EHNEk konbokatutako eta CCOOk ere konbokatu duen ekainaren 29ko greba orokorra Euskal Herrian, eta baita estatu osoan irailaren 29rako egin den konbokatoria ere. Dei egiten diegu euskal sindikatuei eta sindikatu estatalei ahal duten guztia egiteko bi data hauek garaipen bat izan daitezen eta erakunde sindikalen eta langile guztien ekintza batasunean bateratu daitezen, honek indartuko baitu langile eta gazte mugimendua eta posible egingo luke inposatzen ari zaizkiguten erasoak geratzea.Greba hauek mobilizazio eraginkor eta denboran iraunkorrak izango diren kanpaina baten hasiera izan behar dute, ondo antolatuak, ondo antolatutako batzarren bidez plantillen partehartze kontzientearekin eta aktiboarekin kontatuz. Hau da modu bakarra gobernuaren, CEOEren eta bankaren erasoak geratzeko.

Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu ikasleei bi greba konbokatoria hauetara gehitzeko, ekainaren 29an eta irailaren 29an, neurri erreakzionario hauei gazteriaren gaitzespena eta sindikatuekin eta langileekin elkartzeko gure borondatea frogatu dadin. Langileen borroka gure borroka da.
Herstura planari ez, lan erreformari ez!
Hezkuntza publiko,zientifiko, demokratiko,laiko eta doakoa!
Lanpostu duin bat ikasketak bukatu ondoren, edo 1.100 euroko langabezia sorospen mugagabea hilero!
Murrizketarik ez soldatetan, osasunean, hezkuntzan etapentsioetan. Gastu publikoaren erabateko gehikuntza
zerbitzu sozialetan ehundaka mila langile eta gaztelizentziatu langabeturi enplegua emateko!
Ondasun handiei, irabazi enpresarialei eta bankari zergen erabateko gehikuntza!
Bankaren nazionalizazioa langileen eta beren erakundeen kontrolpe demokratikoan!

ELKARTU IKASLE SINDIKATURA ETORKIZUN DUIN BATEN ALDE!