
ERASO GEHIAGORIK EZ ESKUBIDE DEMOKRATIKOEN AURKA!
GAZTERIAREN KRIMINALIZAZIOAREN AURKA!
Castellano: click aquí
Pasaden azaroaren 24ko goizean, ezker abertzaleko 34 kide atxilotuak izan ziren haien etxeetan, Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduriko makrooperazio batean, ehundaka guardia zibil eta polizia españolaren eskutik. Operazio horretan, atxiloketen gain, elkarteen, tabernen, eta abarren 92 lokal ere erregistratu egin ziren. Auzitegi Nazionalean galdeketaren ondoren, atxilotuen artetik 31 kide kartzelara bidali zituzten. Atxiloketa hauen "zergati" bakarra "SEGIko kideak izatea" izan da, legez kanpo jarrita izan zena 2007an Alderdi Legea zela eta. Atxilotuen artetik, ez dago inor nor kidetasun politiko bat baino gehiago inputatua egoteagatik atxilotua izan dena. Atxilotutako 34 kide hauek 72 orduren buruan egon dira guztiz inkomunikatuta.
Eskubide demokratikoen aurkako eraso berri honen aurrean, Ikasle Sindikatuko kideok hurrengoa adierazi nahi dugu:
- Ikasle Sindikatutik beti gaitzetsi dugu ETAren banakako terrismoaren metodoak, zeinek lortu duen bakarra Estatuko aparailu errepresiboa sendotzea izan da, eta modu horretan eskubide demokratikoak murriztu (terrorismoaren aurkako sistemak bezala aurkeztuak izaten direnak), gero hauek Euskal Herriko eta Estatu osoko gazteria eta langileria erreprimitzeko. Orain dela gutxi ikusi dugu nola aplikatzen duten terrorismoaren aurkako lege hau langileen kontra, Corriente Sindical de Izquierdas erakunde asturiarreko sindikalisten kontrakoa eredutzat hartzen: Candido eta Morala gatibu egin zituzten langileen eskubideak eta lanpostuak defendatzeagatik.
- Azkenaldian ikusi ahal izan dugu, terrorismoaren aurkako borroka aitzakitzat hartuta, nola arrazoitu diren eskubide demokratikoen aurkako eta oinarrizko askatasunen aurkako (adierazpen, elkarte, batzar edo manifestazio askatasunak esate baterako) eraso itzelak. Honen adibide adierazgarriena, 2002an, Alderdi Legearen onespena izan zen. Orain ez dela asko, Sindicat d'Estudiants-ek Auzitegi Konstituzionalean epai bat irabazi zuen, zeinek Generalitatari kondenatzen zion gure erakundeak antolatutako manifestazio bat debekatzeagatik. Manifestazio askearen aurkako mozal hau behin eta berriro ikusi ahal izan dugu Estatu osoan zehar, ezkerreko taldeak antolatutako manifestazioen debekuekin eta ilegalizazioekin, adibidez, talde faxisten erasoak gaitzetsi nahi izan zituztenak.
- Zoritxarrez, PSOEren gobernuak, Alderdi Popularreko eskuindarrek onartu zituzten lege atzerakoiak baztertu beharrean (Alderdi Legea, esate baterako), diktaduraren seme zuzenak diren sektore hauen presioei kontzesioak egiten jarraitzen du. Adibidez, Oroimen Historikoaren kontra eskumatarrek egin dituzten politika eta ekintza juridikoen lekuko izan gara fankismoaren milaka eta milaka kaltetu inozenteei indemnizazio eta konponketa ekonomikoak ematea saihesteko. Baita ere, Alderdi Legearekin gora eta behera, "talde terroristan egoteagatik" hainbat pertsona atxilotu dituzte erkaunde polizialak asmaturiko frogetan oinarriturik, delitua zen ekintzarik frogatu ezinean, 18/98 sumarioan gertatu zen bezala 2008 urtean, zeinek 47 pertsona espetxeratu zituzten ekintza terroristetan parte hartu zutela frogatu ezinik.
- Ezker Abertzalearen kide gazteen atxiloketa eta espetxeratxe hauek, gazteriaren talde bat kriminalizatzeko metodo bat da, haien ideiengatik soilik kriminalizatzeko. Gure bereizketa politikoak alde batera utzita, zeintzuk publikoak dira, adierazpen eskubidea onartzen dugu eta ideia independentisten kriminalizaioaren guztiz aurka gaude. Estatuak oso era desberdin batean jokatzen du gazteen talde hauekin eta faxista taldeekin, justiziaren klase nortasuna baieztatzen duena. Horrexegatik denagatik Ikasle Sindikatuko kideok euskal eta Estatu osoko langile eta gazteen eskubideen defentsarekin gure konpromesua berrerakusten dugu, Alderdi Legea akatzea eta Estatuaren aparailutik faxistak desagertzea eskatzen dugun era berean.
ERREPRESIOAREN KONTRA ETA ESKUBIDE DEMOKRATIKOEN MURRIZKETEN KONTRA, LANGILEEN ETA GAZTEEN ELKARTASUNA MUGA NAZIONALEN GAINETIK!