2009/12/30

Urtarrilaren 2an denok Bilbora! Euskal Presoak Euskal Herrira!


Etxerat-ek hurrengo 2010eko urtarrilaren 2an manifestazio bati deitu du Euskal Herria "Dagozkien eskubideen alde Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopean. Arratsaldeko 17:30-etan aterako da Aita Donostia enparantzatik. Ikasle Sindikatutik presoak haien etxeetatik gertuen dauden espetxeetan egoteko eskubidea defendatzen dugu, eta horregatik   gure elkartasuna adierazten dugu manifestazio honetarako deialdira atxikitzen.
Dagozkien eskubideen alde, Euskal Presoak Euskal Herrira!


Gure ustez, Euskal Herriaren eskubide demokratikoak herriaren borrokarekin, sozialismoaren aldekoa dena, lortuko dira. Estatu espainiarrak egiten duena, adibidez, Euskal presoak Estatuko beste espetxeetara bidaltzen haien etxe eta familiengandik oso hurrun eta milaka kilometrotara, ez da bidezkoa. Presoen eskubideetako bat, haien etxeetatik hurbil dagoen espetxe batean kondena betetzea da, baldin eta berak nahi badu. Dispertsio honekin, familiak haiek bisitatzea eragozten du, eta oinarrizko eskubide demokratikoak burutzea eragozten du.

Ikasle Sindikatutik gure elkartasuna adierazten dugu Etxerat-ek hurrengo 2010eko urtarrilaren 2an deitu duen manifestazioarekin.


GORA SOZIALISMOAREN ALDEKO BORROKA!
ESKUBIDEEN ALDE BORROKATZEKO: SOZIALISMOA!
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
URTARRILAREN 2AN, DENOK BILBORA!