Azken aldian areagotu egin dira modu garrantzitsu batean eraso eta mehatxu faxistak. Bilboko jaietako txupinerari gutunazal batean bala bat bidali diote, GAL-ek eraildakoen aurkako pintadak "Gora Galindo" eta "Cerdos Comunistas" idazten, lehergailuak, heriotza mehatxuak, Gasteizko Federiko Engels Fundazioaren eta Ikasle Sindikatuaren lokalen kontrako erasoak... Eta orain Bilboko LAB sindikatuko egoitza idazki faxistekin erasotua aurkitu ahal izan dugu. Eraso hauek Falange Españolaren sinadura daramate, eta "Viva la G. Civil" bezalako esaldiak ikusi ahal ditugu. Faxismoarekin eta eraso faxistekin bukatzeko, erakunde ezkertiar eta sindikatu guztien elkartasuna behar dugu!
Eraso berri hauek Euskal Herrian eman diren eskubide demokratikoen murrizketarekin zuzenean lotuta daude, talde ultraeskuindarrak harrotu baitituzte. Urriaren 14ean Madrilgo Auzitegi Probintzialak 26 urteko kartzelara kondenatu zuen Josue Estebanez faxista eta militar ohia, 2007ko azaroaren 11ko Carlos Palominoren erailketagatik. Baina sententzia hau kasu honen inguruan sortutako haserrearen, protesta sozialaren eta mobilizazioen ondorioz eman zen. Hala ere, eraso faxisten erasoen gehiengo handia zigortzeke uzten du justiziak.
Nahiz eta urriaren 22an Eusko Jaurlaritza Falangearen erasoen eta mehatxuen aurka mintzatu, sortzen duten arbuio handiaren ondorioz, talde faxista hauek ez dute beren aktibitatea geratuko adierazpen parlamentario batzuk egiteagatik.
Eraso faxisten aurkako defentsa ezkerreko erakunde sozial eta politikoen multzoaren erantzun kolektiboen antolakuntzarekin egin behar da. Talde faxistek kasu gehienetan edukitzen duten abantaila isiltasuna eta beren ekintzak laguntzen dituen zigorgabetasuna dira.
Talde guzti hauen aktibitatea handitzen ari da Europa osoan ematen ari den kapitalismoaren krisiarekin batera, langabeziaren, pobreziaren eta desberdintasun sozialen handitze gorakorrarekin. Langile klasea 30. hamarkadan baino mila aldiz indartsuagoa izanagatik eta taldexka hauek iraganean izan zuten gailentasuna ezin eskuratu arren, horrek ez du esan nahi arriskutsuak ez direnik langile klasearentzat eta bere erakundeentzat. Beren helburua beldurra sortzea, langileak eta gazteak zatitzea eta hauen erantzun ahalmena ahultzea da. Talde hauek ezingo lukete modu horretan jokatu, justiziaren eta poliziaren barruan dauden Estatuko aparatuko sektoreen laguntza, edo hainbat alditan bezala, babes zuzenik gabe.
Ezta kapitalaren sektoreen babesa gabe ere, zeinak erakusten duen poliziak eta justiziak ez dutela modu berean jokatzen eurek biolentzia kontsideratzen duten adierazpen ezberdinekin, askoz ere toleranteagok izanez talde ultraeskuindarretatik datorrenarekin.
Gaur ikusi ahal izan dugu nola Falange Españolak LAB sindikatuko egoitzaren kontra erasotu duen. Bertan ikusi ahal dugu Falange Españolaren ikurra, izena, eta baita ere Guardia zibilaren aldeko "Viva la G. Civil" bezalako esaldiak. Benetan lotsagarria. Ikasle Sindikatutik LAB sindikatuarekin eta eraso faxistak jaso dituzten erakunde ezkertiar eta sindikatuekin elkartasuna adierazi nahi dugu, eta baita ere talde faxista hauen aurka borrokatzeko nahia. Horretarako, eta lehenago esan dugun bezala, erakunde ezkertiar guztien eta sindikatuen elkartasuna behar dugu borrokan.
Horregatik, eraso hauek geratzeko eta gobernua ekintzara pasatzera eta talde hauek desegitera behartzeko konfiantzazko indar bakarra, salaketa, mobilizazioa eta antolakuntza dira.
LANGILE KLASEAREN ETA GAZTERIAREN BATASUNA TALDE FAXISTEN AURKA!
FAXISMOA AKATU!
GORA SOZIALISMOAREN ALDEKO BORROKA!
TALDE FAXISTEI INPUNITATERIK EZ!