2010/02/17

GASTEIZ: Historia garaikideko V Jardunaldi Marxistak

Martxoan zehar, Ikerketa Sozialisten Federiko Engels Fundazioak, Ikasle Sindikatuaren laguntzarekin, Historia Garaikideko V Jardunaldi Marxistak ospatuko ditu Gasteizen, Elurreta Ikasgelategiko Gradu Aretoan (2. solairua). Lortu ezazu informazioa eta matrikulatu zaitez! Jarraitu irakurtzen sarrera hau informazio guztia lortzeko.
Egin click diptiko informagarria lortzeko.
Egin click kartela lortzeko.
Jardunaldien programa hurrengoa izango da:
  • Martxoak 4, osteguna (15:00): 1929ko “crack-a” eta gaur egungo mundu mailako krisia. Bien arteko berdintasun eta desberdintasunak; Krisiaren ondorioak arlo ekonomiko, sozial eta politikoan. Michael Mooren «Roger and me» dokumentala jarriko dugu.
  • Martxoak 10, asteazkena (15:00): Berlineko harresiarekin zer erori zen benetan?. Hitzaldia Euskaraz izango da. 1917ko iraultzatik sortutako langile estatua, Stalinek ezarritako erregimena, haren igoera eta desagerpena. Wolfgang Beckeren «Goodbye Lenin» filma jarriko dugu.
  • Martxoak 17, asteazkena (15:00): Iraultza latinoamerikarra. Ezkerralderantz bira, marxismoa versus reformismoa eta iraultzaren nazioarteko ondorioak. Rick Rowleyen «La cuarta guerra mundial» dokumentala jarriko dugu.
 Matrikula
  • Kredituak amortizatu nahi duten ikasleentzat bakarrik. 
  • Lehenik e-mail bat bidali araba@fundacionfedericoengels.org helbidera izena, abizenak eta zer ikasten ari zaren esanez. 
  • Gero matrikularen prezioa (15€) Caja Vital Kutxaren 2097-0149-25-0000316240 zenbakian sartu, zure izena eta abizenak jarriz. 
  • Matrikula burutzeko epe-muga martxoaren 4a, osteguna, izango da. 
  • Matrikularen prezioa banatuko den materialaren balioari dagokio.
Kredituen amortizazioa

Jardunaldi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 15 ordutan zifratua eta Federico Engels Ikerketa sozialen Fundazioak igorria. Ziurtagiri honekin aukera askeko kredituak amortizatu ahalko dituzte EHUko ikasleek.