2010/03/07

Martxoak 13: denok Bilbora!! Manifestazioa 17:30ean!!



Euskara eta Euskal Herriko gainontzeko eskubide demokratikoak errespetatu!

Euskararen irakaskuntza eskola publikoan, zatitzen ez gaituen eta euskararen ezaguera bermatzen duen eredu bakar batean

PSEko Gobernuak aurkeztutako dekretuekin guztiz desados gaude, euskararen murrizketa bat direlako. PSEri eskuin espainolarekin (PPrekin), hautsi, eta eskuin euskaldunarekin (PNV-EA) akordioetara heldu gabe ezkerraren aldarrikapen tradizionala defenda dezala exijitzen diogu: eskubide demokratikoak Euskal Herriarentzat!

Dekretu berriak

Isabel Celaa Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak azaroan aurkeztutako dekretu proiektuetan aldaketa nagusia hezkuntzan euskara lehen hizkuntzatzat ez hartzea da . “Aukeratzeko eskubidea” bermatzea eta “hizkuntzen arteko berdintasuna” lortzea diote dela haien helburua. Teorian ondo egon litzateken leloak, errealitatera eramatean guztiz kontrakoak bihurtzen dira. Gaztelania eta euskararen egoera ez da batere berdina. Izan ere, euskara urtetan baztertuta egon ondoren eta oraindik gaur egun Euskadiko %41k ez dakienean, berdintasuna aldarrikatzea guztiz kontrakoa esan nahi du: gaztelera pribilegiatzea da eta euskara baztertzea. Hau da, hain zuzen ere, UPN-k Nafarroan betidanik egin duen politika, orain indartu nahi duena. Ingelesa irakastearen aitzakiaz baliatuz, euskararen irakaskuntza are gehiago murriztu nahi dute.

Eskubide demokratikoen zapalketa

Euskararen kontrako neurriak beste eskubide demokratikoen murrizketarekin batera datozte. Aipatutako dekretuek Euskal Herria izendapen politiko bezala testuliburuetatik desagerraraztea planteatzen dute. Bestaldetik, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Ertzaintzak sinatu nahi dute hitzarmen bat, “segurtasuna” bermatzeko aitzakiarekin ikasle mugimendua erreprimitzeko. Are larriagoak dira azken hilabeteetan ikusitakoa adierazpen, manifestazio eta elkarketa eskubideen zapalkuntzan. Honen adibide garbia ezker abertzaleko kideak izateagatik 34 gazteren atxiloketa izan zen.
Eskumarako ezinbestekoa izan da beti eskubide demokratikoak erasotzea, haien neurriei aurre egiteko modu bezala. Ez bakarrik PPrena, euskal eskuinarena ere. PNV-EAJ-k eta EAk, euskal kapitalisten ordezkariak, gobernuan zeudenean gogor aritu ziren haiek sortutako Ertzaintzarekin eskubideak ukatzen. Euskaren kasua berdina da. Orain krokodiloen malkoak botatzen daude, baina 30 urtez egon ziren agintean eta ez zuten euskararen egoera konpondu. Are gehiago, hiru ereduak(A,B eta D) ezarriz ikasleak zatitu gintuzten, eta D eredukoentzat izan ezik, euskararen benetako ikasketa ezinezkoa egin zuten.

Gure aldarrikapenak

PSEren gobernuak, PPrekin daukan akordioa hautsi beharko luke, eta Euskal Herriko eskubide demokratikoak defendatu, haien artean euskara. Galizian, orain dela gutxi, PPk galegoaren aurkako dekretu bat aurkeztu eta hezkuntza komunitatearen erantzun masiboa eragin zuen. Urtarrilaren 21an irakasleen sindikatuek eta Sindicato de Estudiantes-ak greba orokorrera deitu zuten eta PSOEk Galizian horren alde agertu zen. Katalunian, non PSOEk koalizioan agintzen duen, eredu bakarra dago, ikasgai guztiak katalanez izanik eta horrela hezkuntza honen ikasketa bermatuz. Honek ikasleak eta langile klasea hizkuntzagatik zatitzea eragozten du. Izan ere, eskumak langile klasea eta gazteak zatitzeko eta horrela ahultzeko elementuak bilatzen ditu beti, etorkinen kriminalizazioan ikus daitekeen bezala.
Euskararen defentsa hezkuntza publikoaren defentsarekin lotuta joan behar da, ez euskara ezta irakaskuntza orokorrean ez bailukete pribilegioa izan behar (eta aldi berean negozio bat beste batzuentzat). Era berean, euskaltegiak edo helduei irakasteko kurtsoak dohain izan behar dira. Hala ere, honekin ez da aski: kalean, lantokian, lagunekin, denbora librean…gaztelaina da nagusi. Beharrezkoa da bizitzako esparru guztietara euskara eramatea, langileek lanorduen barruan (soldata murrizketarik gabe) ikasteko aukera izatea; aldizkari, film eta abar euskaraz eskaintzea… Baina bizi garen sisteman, kapitalismoan, hau ezinezkoa da, etekinik handiena bilatzean oinarrituta baitago, eta kapitalistek dirua lortzeko inbertitzen dute ez giza-beharrik asetzeko edo kultura sustatzeko. Horregatik euskaren aldeko borroka hezkuntza publikoaren aldekoarekin eta kapitalismoren kontrakoarekin batu behar direla uste dugu. Estatu espainoleko PSOEko gobernuak PPren aurrean amore eman du “hezkuntza akordioarekin”. Hitzarmen honek, eskubide demokratikoak murriztu eta hezkuntza pribatizatzea helburu duena, Celaaren dekretuen sustrai bera dauka: eskuinari kontzesioak egitea. Horregatik aldarrikapen hauek indar handiagoa izateko batu behar direla uste dugu, bai Euskal Herrian bai Estatu espainol osoan hezkuntza publikoa eta eskubide demokratikoen alde batera borrokatuz.

DANOK BILBORA!
Martxoaren 13an, manifestazio nazionala Bilbon.
17:30, Arriagan (Bilbo)