2011/01/14

Urtarrilaren 27an, GREBA OROKORRA!

IKASLE SINDIKATUAK EUSKAL GEHIENGO SINDIKALAK URTARRILAREN 27RAKO DEITUTAKO GREBAREKIN BAT EGITEN DU.

Gaztedia langile klasearekin borrokan gure eskubideen murrizketen aurka.


UGT eta CCOOk negoziazioak apurtu behar dituzte gobernuarekin eta Estatu osora zabaldu greba

Zapateroren gobernua hartzen ari den neurri guztiek helburu bera dute: gastu sozialak murriztu diru publikoarekin banka salbatzeko, enpresariei zergak murrizteko eta zor publikoaren interesengatik ehunka milaka milioi ordaintzeko. Erabaki hauek inflexio puntu bat izan dute onartu den lan erreformarekin eta iragarrita dagoen pentsioen erreformarekin, aurrekaririk gabeko eraso bat langile eskubideei eta zuzenean gaztediaren etorkizunean ondorioak izango dituena.

Aberatsenentzat pribilegioak, sakrifizioak populazioaren gehiengoarentzat

Krisiak eztanda egin zuenetik Estatu osoan gazte eta langile langabeak lau milioi eta erdira iritsi dira, eta bitartean aberastasunik handienek %8,6 gehiago irabazi zuten 2010 urtean. Hego Euskal Herrian langabezia %6 igo da 2010 urtean zehar, aurreko urtean baino 10.118 pertsona gehiago. Lan erreformaren aplikazioarekin, ez da soilik lan gehiago ez sortu, enpresariei kaleratzeak erraztu eta merkatu egin zaizkie.

Eta hala ere euskal enpresariek (Confebask) eta espainiarrek (CEOE) gehiago eskatzen dute. Lan erreforma gogorragoa izatea eskatzen dute eta horretarako eskumako alderdietan babesa bilatu dute, PP, CiU eta PNV. Bankaren eta kapitalisten mozkinak segurtatzen diren bitartean beraiek sortutako krisiaren aurrean, gobernuak prestazioa galduta zuten eta familia ardurak zituzten langabeei 426 euroko diru-laguntza ezabatzen die, edo enpresei zergak murrizten zaizkie, eta 2011ko aurrekontuetan osasunean eta hezkuntzan murrizketak daude.

Milioika pertsona langabeziara eta bazterketara jaurtiak izaten ari dira, baina elite enpresarialak Zapaterorekin biltzen dira erreformetan sakontzea eskatzeko, demokrazia hau errealitatean 37 familia aberatsenen diktadura bat dela erakutsiz, inork aukeratu ez duen gutxiengo parasito batena eta hala ere gizartearen gehiengoaren etorkizuna erabakitzen dute.

Beharrezkoa da batasuna borrokan. Greba orokorraren alde urtarrilaren 27an estatu osoan!

Orain Zapateroren gobernuak pentsioen erreforma onartu nahi du hurrengo urtarrilaren 28an. Horretarako handitu egin nahi dituzte erretiro adina 67 urtera arte eta pentsio bat jasotzeko kotizatu beharreko urte kopurua. Horrek suposatzen du, lan merkatu prekario batean, eta gaur egun dagoen langabeen kopuruarekin, ia ezinezkoa dela gazteok kotizatzeko behar adina urte lan egitea eta etorkizunean pentsio eskubidea izatea. Gainera Lan erreforman sakondu nahi dute negoziazio kolektiboarekin eta langileen eskubideekin amaituz.

Gobernua gupidagabe azaldu da erabaki hauek hartzeko orduan eta adierazi du erretiro adina utziezina dela. Hala eta guztiz bilera amaigabeak mantentzen ari da UGT eta CCOOrekin, denbora irabaztearen taktika erabiliz neurriak onartzeko eta orduan beranduegi izateko. Horregatik CCOO eta UGTko agintarien estrategia erabat okerra da. Borrokarekin soilik gelditu ahal dira burgesiaren erasoak. Denbora galtze eder bat izan zen dagoeneko UGT eta CCOOren aldetik irailaren 29ra arte itxarotea Estatuan greba orokor bat deitzeko. Hori horrela, langile eta gazte asko galdetu ziren zergatik itxaron zen greba orokor bat deitzeko gobernuak lan erreforma onartuko zuela adierazi bazuen sindikatuen babesarekin edo gabe. Gobernua eta patronala taktika berdina erabiltzen ari dira berriro! Zergatik jauzi berriro tranpa berdinean? CCOO eta UGTko zuzendaritzek negoziaketak apurtu behar dituzte gobernuarekin, zeren errealitatean trikimailu bat besterik ez dira, eta mobilizazioekin jarraitu estatu osoan greba orokorraren deialdia eginez, eta urrezko aukera bat dute urtarrilaren 27rako euskal gehiengo sindikalak, ELA eta LABek, deitutakoarekin batera joateko.

Ikasle Sindikatutik uste dugu euskal gehiengo sindikalaren U27ko greba orokorrerako deialdia aurrerapauso bat dela, eta erakunde sindikal guztien ekintza batasunaren alde modu ausartean lan egiteko balio behar duela eta CCOO eta UGT behartu behar dituela beraien estrategiak zuzentzera. Langile mugimenduaren eta gaztediaren interes orokorrak beste kontsiderazio guztien gainetik jarri behar dira eta horrek sindikatuen ekintza batasun maximoa eskatzen du. Horregatik, CCOO eta UGTko zuzendaritzak gobernuarekin negoziaketetan zingiratuta daudenean, erabateko oker bat dena, ekintza batasunaren alde lan egiteak eskatzen du euskal gehiengo sindikalak dei lagunkoi eta anaitiar bat egitea erakunde horietako oinarriei, enpresetan urtarrilaren 27ko greba babesteko eta beraien zuzendaritzak presionatzeko hauek hitzarmen sozialaren politika puska dezaten eta borrokara gehitu daitezen, Estatu osora zabalduz deialdia.

Sozialismoaren alde borrokatu!

Kapitalistak antolatuta daude nazioartean beraien ofentsiban. Horregatik langile eta gazteok bat egin beharra daukagu erantzun bakarra eta erabatekoa emateko, orain arte Europako mobilizazio garrantzitsuenak protagonizatu dituzten gure lagun greziarren, frantziarren, portugaldarren... adibidea jarraituz. Deitutako grebek mobilizazio kanpaina baten hasiera izan behar dute eta denboran jarraituak, ondo antolatuak, ondo deitutako asanbladen bitartez langileen eta gazteen parte hartze kontziente eta aktiboarekin kontatzen dutenak. Hau da bide bakarra ofentsiba patronala geldiarazteko. Baina gainera beharrezkoa da alternatiba sozialista baten alde borroka egitea: gizartearen gehiengoak produzitzen dituen errekurtso eta aberastasunak ez daitezela izan gutxiengo baten irabazi multimilioidunak loditzeko, populazioaren oinarrizko beharrak asetzeko erabiliak izateko baizik.

Langile eta ikasleak batuta aurrera!
Etorkizun duin baten alde batu zaitez Ikasle Sindikatuarekin!

•Egokitze planari ez. Lan Erreformari ez, Pentsioen Erreformari ez. Krisia kapitalistek ordain dezatela!
•Hezkuntza publiko, zientifiko, demokratiko, laiko eta doakoaren alde!
•Lanpostu duina ikasketak amaitzerakoan, edo 1.100 euroko langabezia laguntza mugagabea hilero! Lan erreformari ez!
•Inolako murrizketarik ez soldatetan, osasunean, hezkuntzan eta pentsioetan! Gastu publikoaren erabateko igoera gizarte zerbitzuetan ehunka mila langile eta gazte lizentziadunei lana emateko!
•Aberastasun handienei, enpresetako irabaziei eta bankuei erabateko igoera zergetan!
•Bankaren nazionalizazioa langileen eta beraien erakundeen kontrolpe demokratikoan!