OTSAILAK 16, BORROKA EGUNA
Abenduan Hezkuntza Ministerioak unibertsitaterako
sarreraren gogortzea (EDU 3242/2010, BOE
abenduak 17) onartu zuen goi mailako heziketa zikloetako(
GMHZ) ikasleentzat. Ikasle hauentzat ikasturte honetan
selektibitatea inposatzea dakar, oztopo berri bat jarriz
langileen seme-alabak unibertsitatera joateko.
Orain arte, goi mailako heziketa zikloetako tituludunek
unibertsitatera joateko aukera zuten selektibitatea egin
gabe, soilik karrera bakoitzaren araberako mozketa
nota gainditu behar zuten. Mozketa nota hau fakultate
batzuetan oso altua izaten zen, kasu batzuetan 9tik gorakoa.
Orain unibertsitatera sartzeko nota heziketa zikloetako
(10 puntu) eta "borondatezko" bi azterketen batez
bestekoa izango da.
Azterketa hauek bi eta lau punturenarteko balioa izango dute, unibertsitatearen arabera.
Egia esanda "borondatezko" azterketak derrigorrezkoak
izango dira, egiten ez badituzu azken notarako puntuak
galtzen dituzulako. Gainera bi azterketa hauek batxilergoan
emango diren bi ikasgaiena izango da, GMHZetako
programetan ez daudenak.
Unibertsitatera sartzeko gogortze hau iazko ikasturtean
onartu zenari gehitzen zaio. Gogortze honek gehiengo
nota 10etik 14ra igotzea eragin zuen, puntuak
honela banatuz: batxilergoko batez bestekoa 6 puntu balioko
luke, selektibitateko derrigorrezko bost azterketak
4 puntu eta "borondatezko" azterketak 2 eta 4 punturen
artean. Gainera unibertsitatean sartzeko kuota sistema
kendu zen. Honek lekuen portzentaje bat uzten zuen goi
mailako heziketa zikloetatik zihoazen ikasleentzat.
Ikasle Sindikatua eraso hauen aurka dago, eta
GMHZetako ikasleak selektibitatea egin behar ez izateagatik
pribilegiatuak zirela zioen argumentuaren kontra
gaude . Batzuk besteen aurka egin dezagun saiatzen ari
dira, hezkuntza publikoaren kontrako erasoei batera aurre
ez egiteko.
Selektibitatearen gogortzearen benetako arrazoia
hezkuntza publikoan diru murrizketekin jarraitzea da.
Langileen seme-alabak unibertsitatetik bota nahi dituzte,
Bolonia Planak baieztatu duen bezala. Honek unibertsitateko
tasak % 30 igoarazi ditu, unibertsitateen aurrekontuen
murrizketa ekarri du eta ezinezkoa egin du aldi berean
ikastea eta lan egitea. Orain gobernuak gehiago
igoarazi nahi ditu unibertsitateko matrikulak (Italia, Irlanda
edo Ingalaterran bezala) eta plaza kopuruak gutxitu
baita unibertsitateak itxi ere ("unibertsitateen bateratzea"
deitzen dioten honi).
Enpresari eta bankari handien eta Zapateroren gobernuaren
ikuspuntutik, beraien interesei amore eman
duena, lizentziadunak soberan daude guretzat prestatzen
ari diren etorkizuna langabezia edo kili-kolozko lana
delako. Baina gizarte premiak asetzeko plazak ez daude
soberan, guztiz kontrakoa, falta egiten dira: irakasleak
behar dira hezkuntza maila guztietan, gizarte langileak
eta psikologoak ere, ingeniariak, osasun langileak falta
dira osasunaren gabeziarekin eta itxaron zerrendekin
amaitzeko.... Horregatik Ikasle Sindikatutik selektibitatea
kentzea defendatzen dugu, batxilergoa edo goi
mailako lanbide heziketa gainditua izanda unibertsitatera
sarrera zuzenean egitea eta unibertsitate publikoan
milaka plaza eraikitzea, hezkuntza publikoan inbertsioa
erabat igoaraziz.
Hezkuntza publikoan egiten ari diren murrizketa politika
honi lan erreforma, erretiro adinaren atzerapena
67 urtera eta guretzat prest daukaten guztiari gehitu
behar zaio. Aldi berean, enpresa handi eta bankuei milaka
milioi euro oparitzen jarraitzen dute.
Ezin dugu onartu. Borrokatu egin behar dugu. Horregatik
Ikasle Sindikatutik selektibitate berriaren aurka
GMHZko ikasleen Ekintza Eguna deitu dugu otsailaren
16rako, eta batxilergo eta DBHko ikasleen laguntza eskatzen
dugu baita ere. Leku batzuetan kontzentrazioak
egingo dituzte, beste batzuetan manifestazioak, asanbladak
edo geldialdiak institutuetan. Gasteizen otsailaren
16a Asanblada Eguna izango da ikasleok eztabaidatzeko,
informatzeko eta antolatzeko, horrela borrokak garaipena
lortu ahalko du. Adibidez Valentziako Autonomia
Erkidegoan PPa iazko urtean neurri hau aurrera eramaten
saiatu zen. Goi mailako heziketa zikloetako ikasleen
erantzunak, azkarra eta erabatekoa, planak erretiratzea
lortu zuen. Horregatik animatzen zaituztegu otsailaren
16an asanblada orokorra antolatzera, ikasle guztiak
gertatzen ari denaren berri izateko.Behar duzuen edozer
gauzatarako gurekin harremanetan jarri.